Ordiziako ‘Dantza zati bat’ ekimena aurkeztuko dute larunbatean antzokian
Gero eta gutxiago falta da 18. Korrika Goierri beheko herrietatik igarotzeko –hilaren 14tik 15erako gauean pasako da–, eta gero eta gehiago dira eguna gerturatu ahala Korrika Kulturalaren barruan egiten ari diren ekimenak. Larunbatean, esaterako, hiru ekitaldi nabarmen izango dira. Batetik, Ordiziako Dantza zati bat ekimenaren harira egindako DVDa aurkeztu dute; bestetik, Akirrok ekimena; eta azkenik, eskualdeko elkarteen arteko gastronomia lehiaketa eta eskualdeko afaria izango dira Beasaingo plazapean.

Iazko azaroan Ordiziako Plaza Nagusian grabatutako Dantza zati bat ekimena larunbatean aurkeztuko dute Ordiziako Herri Antzokian, 18:00etan. Sarrerak 10 euro balio du, eta prezio horretan, Dantza zati bat Ordizia DVDa opari jasoko dute inguratzen direnek. Barrenan daude sarrerak salgai aurrez, 10 euroan. Grabazioan Ordiziako 400 bat herritarrek hartu zuten parte, Amets Bideko dantzariak gidari zirela.
Ekitaldi horretan Gazta zati bat dokumentalerako soinu banda grabatu zuten Esne Beltza taldekoek –Xabier Solano eta enparauak– ordu eta laurdeneko kontzertua egingo dute, eta horren ondoren, DVDaren 7 minutuko laburpen bat proiektatuko dute.
Akirrok, korrika atzeraka
Larunbat goizean, berriz, Goierriko Gazte Asanbladak orain bi urteko Korrikan martxan jarri zuen Akirrok (Korrika atzekoz aurrera) ekimenaren bigarren edizioa egingo da. 11:30ean abiatuko dira Beasaingo plazatik, eta Ordiziako plazaraino joango dira korrika atzeraka. Euskararen arloan azken urteetan eman diren «atzerapausuak» salatzea da ekimen horren helburua. Segidan bazkaria egingo dute gaztetxean.
Lehiaketa eta afaria
Eta eguna bukatzeko eskualde mailako afaria egingo da Beasaingo plazapean, 21:30ean hasita. Txartelak hainbat herritan daude salgai, 12 eta 5 euroan. Afalondorenean Aiko taldearekin erromerian izango da. Aurrez, ordea, 19:30ean hasita, Goierri beheko elkarte gastronomikoen arteko sukaldaritza lehiaketa egongo da. Dozena bat elkartek hartuko dute parte, eta patatak errioxar erara eta haragi gisatua prestatu beharko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.