Aizkorpe ezagutzeko aukerak, Zeles Goitiarekin [.mp3]
Zeles Goitia izan dute gonbidatu aste honetako Bixi-Bixi irratsaioan. Aizkorpe bailara ezagutzeko aukeren inguruan hitz egin du. Bestalde, Urretxu-Zumarragako udal euskaltegiko Marijo Etxeberriak 18.Korrika izan du hizpide, eta Baionako ekitaldiaz hainbat berri eman dituzte. Elhuyar zientzia elkarteko Gillermo Roak mendeak dituzten eraikin handien eraikitze “sekretuaz” hitz egin du.