Deskargatik barrena sartu da Urretxun, Zumarraga eta Legazpi igarota, Udanatik Deba goienera joateko.
18. Korrikak astebetean bigarren bisita egin du Goierrira; joan den ostegunean Goierri beheko herrien txanda izan bazen, bart gauean Urretxun, Zumarragan eta Legazpin barrena ibili da euskararen aldeko lasterketa herrikoia. Guztira 17 kilometroko ibilbidea egin du, Deskargako portutik Udanako gaineraino. Tartean, ordea, 35 elkarte eta erakunde ezberdinek eraman dute lekukoa. Korrika goizaldeko ordu txikietan pasa bada ere, jendeak erantzun zabala eman dio aurten ere.
Goierri garaiko Herrira taldeak 197/2006 doktrina, edo Parot doktrina, indargabetzea exijitzeko manifestazioa deitu zuen atzo Legazpin. Protesta ekitaldia 19:00etan irten zen Euskal Herria plazatik, eskualdeko herritar askoren babesarekin.
Aurtengo Zuhaitz Egunean ikasleek ere, taldeka, beren izenak jarriko dizkiete landatutako zuhaitzei