Ataungo jubilatuen joko lehiaketetan 15 saritu
Atseden Toki jubilatu elkartearen joko lehiaketetako sariak banatu dituzte. Hauek dira irabazleak: Bitoriano Lizarraga (botea), Juan Mari Galparsoro-Tere Dorronsoro (musa 4ra eta 8ra, eta erratza), Dolores Goikoetxea-Anttoni Urdangarin (seiko urrea), Pello Munduate (zapoa), Joxepa Etxeberria-Antonio Goikoetxea (tutea), Joakin Aldabe (toka) eta Joxe Rezola-Nikolas Goikoetxea (puntua). Txapeldunordeek ere jaso dituzte sariak.