Bihar eta etzi Mikel Azurmendiren aldeko ekintzak Arriaranen
Bihar eta etzi Mikel Azurmendi preso arriarandarraren (Beasain) aldeko festa egingo dute bere auzoan. Bihar hitzaldia egongo da 19:00etan Eugenio Etxebeste, Juan Karlos Ioldi eta Joxe Miel Azurmendiren eskutik Intxaurpe elkartean. Etzi herri kirol festa egingo dute 18:00etan eta 21:00etan bertso afaria egingo dute. Herri kiroletan Aimar Irigoienek eta Goenatxo IIak harri-jasotze lehia egingo dute, jarraian Iñaki Azurmendi eta Angel Arrospide aizkoran lehiatuko dira, eta, amaitzeko, Igor Esnaolak eta Joxe Gabilondok trontzan egingo dute lehiaketa. Afarian Aitor Sarriegi eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan Lutxurdixo eta Aitziber trikitilariekin. Afarirako txartelak salgai daude Basakana tabernan eta Azurmendi harategian. Hamabost urte daramatza preso Azurmendik.