Korrikak Goierri garaia zeharkatu du goizaldean, babes zabalarekin
18. Korrikak astebetean bigarren bisita egin du Goierrira; joan den ostegunean Goierri beheko herrien txanda izan bazen, bart gauean Urretxun, Zumarragan eta Legazpin barrena ibili da euskararen aldeko lasterketa herrikoia. Guztira 17 kilometroko ibilbidea egin du, Deskargako portutik Udanako gaineraino. Tartean, ordea, 35 elkarte eta erakunde ezberdinek eraman dute lekukoa. Korrika goizaldeko ordu txikietan pasa bada ere, jendeak erantzun zabala eman dio aurten ere.