Ataungo Udalak garbiketa zerbitzua kontratatuko du
Udalaren jabetzako lokalak eta eraikinak garbitzeko lehiaketa deitu du Ataungo Udalak. Kontratuaren iraupena lau urtekoa izango da, sei urtera luzagarria. Urteko 52.000 euro gehi BEZa da oinarrizko aurrekontua. Eskaintzak apirilaren 2ra arte aurkez litezke, Ataungo Udaleko idazkaritzan. Aurkeztutako eskaintzak handik lau egunera zabalduko dituzte.