Euskaltegiko gainontzeko ikasleen artean «inbidia» sorrarazten duen talde bat dago, hiru asteotan, Lazkaoko Maizpiden. Hirurogei urteko bueltako ikasleak dira, jubilatuak gehienak, hamahiru-bat laguneko taldea. Euskaltegiak abiarazi duen Euskarara heldu programa pilotuan parte hartzen ari dira.