Ikasle alemaniarrak Lazkaon bisitan
Hanburgoko Grosshansdorf-eko (Alemania) 25 ikasle Lazkaon egon dira, trukean. San Benitoko Batxilergoko lehen mailako ikasleen etxeetan eta ikastolan hartu dute ostatu. Norbere kulturak eta bizimoduak ezagutzeko programa da, eta aurrez lazkaotarrak Alemanian izan ziren. Hanburgokoekin lehen aldiz egin dute trukea, orain arte Suediako eta Norvegiako ikasleekin egin bezala. Herri kirolak ezagutu dituzte, eta Korrikan ere irten ziren. Ikastolan elkarrekin ikasteaz gain, Donostian, Iruñean zein Bilbon izan dira bisitan. Asteazkenean itzuli ziren alemaniarrak Grosshansdorfera.