N-1 errepidea itxi egingo dute igandean Legorreta eta Ikaztegieta artean, Donostiarantz
Gipuzkoako Foru Aldundiak itxi egingo du, igandean, N-1 errepideko zirkulazioa, Legorreta eta Ikaztegieta bitartean, Donostiarako noranzkoan. Orain bi aste errepidera etorritako luiziaren kalteak konponduko dituzte, 426,65 kilometro puntuan murkoa egonkortuta. Goizeko seietatik iluntzeko zortzietara egongo da N-1eko zati hori itxita.