Gazte Eguna ospatzen ari dira Lazkaon
Lazkaoko Gazte Asanbladak II. Gazte Eguna ospatuko du gaur. Goizean hasi da egitaraua, I. Frontenis Txapelketaren finalarekin. Bi neurketa jokatu dituzte; lehenbizi, 3. eta 4. postuak ebazteko, Iñaki Mendizabal Kaki-k eta Oskarbi Muruak 30 eta 27 irabazi diete Patxi Altuna eta Aitor Maizi. Ondoren, final handian, aldea zabalagoa izan da. Jon Barreros-Unai Arizmendi bikoteak irabazi du, Josu Sarriegi-Unai Aldasorori 30 eta 17 irabazita.
Gazte Egunak bazkari herrikoiarekin jarraituko du. Plazako frontoian bazkalduko dute, 140 bat lagunek. Paella erraldoia egin dute, plazan bertan. Arratsaldean Patxaranga elektro-txaranga ibiliko da, eta txerri harrapatzea ere egingo dute (18:00etan).