Herriak Elkarlanean elkarteak 22 tona material eta janari bidali ditu
Goierriko Herriak Elkarlanean elkartasunezko erakundeak urteko material bidalketa garrantzitsuenetakoa gaur egin du. Haitira eta Dominikar Errepublikara bidean ipini dituzte 22 tona material. Azken hilabeteetan Goierrin bildutakoak dira. Erakundeko boluntarioak gaur goizean aritu dira, Lazkaon -Zubierreka industrialdean dute biltegia- laguntza-gaiak edukiontzietan sartzen. Elikagaiez gain, eraikuntzako materiala, arropa, sendagaiak edota beste hainbat tresna bidali dituzte Karibeko herrialde horietara.