Irristalarien topaketa izango da gaur Lazkaon
Eratu berria den Goierriko roller eta skater elkarteak gaur arratsalderako juntadizoa egiteko deialdia egin du. Lazkaoko plazan, 16:00etan, bailarako irristalari eta zaletuak elkartzea da asmoa, elkartea bera ere ibilian jartzeko. Bakoitzak bere irristailuak eta skate-ak eramateko eskatu dute, baita babesgarriak ere. Haurrentzat zein helduentzat da deialdia.
Goierri Roller Skate Klubaren helburua irristaketarako zaletasuna duten lagunen topagune izatea da. Irteerak eta ibilaldiak antolatuko ditu, gaur lehenbizikoa.