‘Kontuz atsuak’ taldeko neskek irabazi dute Martxoan Bertsoa
Amaitu da Martxoan Bertsoa txapelketa herrikoia. Hainbat kanporaketa jokatu ostean, edizio honetako hiru talderik onenak aritu ziren ostiral iluntzean egin zen finalean, lepo bete zen gaztetxeko taula gainean. Azkenean, eta aurreikuspenak betez, Itziar Pildainek, Amaia Iturriotzek eta Maialen Akizuk osatutako Kontuz atsuak taldea izan da epaimahaiaren iritziz aurtengo onena. Txapelketa herrikoiaren historian, finala irabazten duen neskez osatutako lehenengo taldea izan da.