Ahotsak proiektua gaur aurkeztuko dute Ordizian
Gaur arratsaldean, 18:00etan, Ordiziako Ahotsak proiektuaren aurkezpen ekitaldia egingo da D’elikatuzen. Lehenik eta behin, proiektuan parte hartu duten euskal hiztunei eskerrak emango dizkiete. Proiektuaren aurkezpen bideoa emango dute gero, eta bukaeran DVDa banatuko dute.