Aurrekontu proposamena aurkeztu die urretxuarrei udal gobernuak
Urretxuko udal gobernuak 2013ko aurrekontu proposamena aurkeztu die herritarrei. Obra edo azpiegitura handietan baino, «pertsonetan inbertitu» nahi du udalak Oihane Zabaleta alkateak esan duenez, eta hain zuzen zentzu horretan egituratu dute 2013rako aurrekontu proposamena. Esan dutenez, 8.122.284,49 euro izango ditu udalak aurtengo gastuei eta beharrei aurre egiteko. Behin herritarrei aurkeztuta, hurrengo osoko bilkuran behin betiko onarpena ematea gelditzen da orain.