Hamazazpi turismo baliabideetara bisita gidatuak egin ahal izango dira
Ignaziotar Lurraldeak izeneko proiektuaren barruan Antioko baseliza (Zumarraga), Loiolako santutegia (Azpeitia) eta Arantzazuko basilika (Oñati) bateratu zituzten barrualdeko turismoa sustatu asmoz. Orain, urrats bat gehiago eman, eta Goierri garaiko, Urola Erdiko eta Debagoienako turismo eragileek hamazazpi turismo baliabideren zerrenda osatu dute. Gune horietara bisita gidatuak egiteko aukerarik ez da egon orain artean. Ezkutuko Altxorrak proiektua dela medio, Aste Santuko oporretan eta udaberri osoan gune horietan bisita gidatuak eskainiko dituzte.