Ikurrinaren Aldeko Lagunak taldearen eskerrak herritarrei
Seguran Ikurrinaren Aldeko Lagunak taldea sortu da Euskal Herriko ikurren alde lan egiteko eta hilaren 10ean festa ospatu zuten. Ekimenaren bultzatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete laguntza eskaini dieten guztiei.
Festan historian zehar ikurrinaren alde egindako borroka eskertu zela eta ikurrina bere lekuan jarri zela gogoratu dute. «Herriko leku egokienean, erdian, sarreran, balkoietan, leihoetan eta batez ere herritarren bihotzetan. Inposizioaren aurrean herria mugitu egin zen».
Hori dela eta, eskerrak eman dizkiete bi ikurrina handiak ordaintzeko dirua eman eta ekitaldietan parte hartu zutenei.