Lazkaon Zero Zaborren bilera irekia egingo du gaur
Lazkao Zero Zabor taldeak batzar irekia deitu du, gaurko. Lazkaon ere zero zabor goiburuarekin, herritar guztiei iritsarazi diete gonbidapena. Bilera 19:00etan hasiko da, kultur etxean. Hondakinen «arazoari» irtenbide «egoki bat» emateko sortu da Lazkao Zero Zabor. Hondakinak murriztea eta birziklatzea, eta berrerabilpena zein ikerketa eta garapena jarri ditu helburu. Hondakina ez da zaborra, taldearen filosofiaren arabera. Gaur egungo hondakinen «sistema lineala» etorkizunean «eredu zirkular» bihurtzea proposatu du.