San Joango etxebizitzak esleitzeko prozedura berria
Ordiziako Udalak jakinarazi du San Joango babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura berria jarri duela martxan. Prozedura horretan orain arte egindako sustapenetan hutsik geratutako etxebizitzak esleituko dira, eta bertan parte hartuko dute apirilaren 5a baino lehen izena emandako pertsona guztiek, eta baita Ordizian babes ofizialeko etxebizitza bat erostea eskatzen duten Etxebideko zerrendetan izena emandakoak ere.