Barandiaran Museoan errota martxan jarriko dute aste honetan ere
Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak igandera arte programazio berezia garatuko du Aralar parke naturaleko bi guneetan. Barandiaran Museoan, San Gregorion, errota eta zerrategia egunero 12:30ean martxan jarriko dituzte. Museoa eta multzo hidraulikoa ikusteko bisita gidatuak antolatuko dituzte, egunero, 2 euroren truke. 11:30ean, taloak egiteko tailerra izango da. Aurrez izena eman behar da (943 18 03 35), eta 5 euro ordaindu behar dute helduek; 12 urtez azpikoek eta taldeetakoek 3 euro. Lizarrustin, larunbatean 10:30ean Lareora txangoa egingo dute (helduek 3 euro, haurrek 1,50).