Bertsolarien txapelketa nagusirako txartela bost goierritarrek dute
Bertsolarien txapelketa nagusiaren urtea da aurten, eta dagoeneko zehaztu da zein bertsolarik parte hartu ahalko duten. Nafarroako txapelketa bukatu ondoren, eta gainontzeko herrialdeetakoak ere eginak direnez, zerrenda itxita dago, 44 izenekin.
2009ko txapelketa nagusiko zortzi finalistek jada azken fasean kantatzeko txartela badute. Horien artean da Aitor Sarriegi beasaindarra, geroztik Gipuzkoako txapeldun ere badena.
Gipuzkoako txapelketan sailkatutako goierritarrak Iñaki Apalategi beasaindarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Iker Zubeldia zegamarra eta Iban Urdangarin ataundarra dira.