Joan Arinen lanei buruz hitzaldia egingo du Luis Mari Zalduak Ataunen
Atauniker kultur elkarteak Joan Arin Dorronsoro apaiz eta ikertzaile ataundarrari buruzko hitzaldi bat antolatu du, biharko. Luis Mari Zaldua filologo eta etnologo urnietarrak Arinen euskara, toponimia eta mapak jorratuko ditu. Solasaldia udaletxean izango da, 19:00etan hasita. Zalduak hainbat lan argitaratu ditu, adibidez tokian tokiko toponimiari buruz, edota mendietako artzain saroi edo kortei buruz.