Lazkaon argazki lehiaketa antolatu dute, jaietarako
Lazkaoko Udalak jaietako argazki lehiaketa antolatu du, lehen aldiz. San Prudentzio festetan atera beharko dira argazkiak, eta ondoren entregatu udaletxean, maiatzaren 24rako. Partaide bakoitzak gehienez lau irudi aurkez ditzake, 30x40ko kartulinan itsatsita. Irabazleak 150 euro jasoko du, bigarrenak 100 eta hirugarrenak 50. Sariak ekainaren 7an banatuko dituzte. Argazki sarituak 2014ko jaietako egitarauan argitaratuko ditu udalak.