Aldaketetara traumarik gabe ohitzeko ikastaro zikloa emango dute Zaldibian
Donostiako OxO+ zentroak ikastaro ziklo bat antolatu du Zaldibian, apiriletik ekainera. Pertsonen errendimendu altuko elkarte horrek coaching-a edo entrenamendu emozionala landuko du bost saiotan.
Zentrokoek azaldu dutenez, «gaur egungo krisi egoera eragin txarra izaten ari da emozioetan, pertsonen garapenean, osasunean eta ongizatean. Coaching-a pertsonak aldaketetara modu ez traumatikoak egokitzeko metodo egokia eta eraginkorra da. Komunikazio gaitasuna hobetu eta autoestimua handituko zaio2.
Tailerretan banakako hausnarketa landuko dute, pertsonen partaidetza eta sentsibilizazioa lortzeko. «Aldaketa ideologikoa» eta pentsamendu «positibo-eraikitzailea» ere jorratuko dituzte.
Saioak Virginia Amilibia adituak eta OxO+eko kudeatzaileak gidatuko ditu . Zaldibian 09:30etik 13:30era dira, eta han emateaz gain, bezperetan Donostian ere saio berberak dituzte.
Tailer bana gai jakin bati eskainiko diote, Zaldibian. Lehenik, autoestimua jorratuko dute, apirilaren 12an. Mugak eraikitzea (apirilak 27), harremanak sortzea (maiatzak 11), zauri emozionalak (maiatzak 25) eta baloreak sortzea (ekainak 8) dira beste saioak.
Informazio gehiago webgunean (www.oxopersonas.com).