Eskiulara bidaia antolatu du datorren asterako ZingiZangok
ZingiZango elkarteak “plazerezko egun pasa” antolatu du apirilaren 20rako, larunbata. Egun horretan Eskiula, Oloroe eta Maule bisitatuko dituzte Philippe Etxegorri ikerlaria lagun dutela. Aukera bikaina da Euskal Herriko ekialdeko muturra bertatik bertara ezagutzeko.
Biarnoko euskaldunak liburuaren egilea lagun, Euskal Herriko mugetatik kanpo dagoen herri euskalduna ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
Autobusa goizeko 7:30ean abiatuko da Legazpiko osasun-etxearen paretik. Eskiulako txokoak bisitatu ondoren, Oloroeko jatetxe zuberotar batean bazkaltzea da asmoa eta, arratsaldean, Maulen geldiune bat egingo dute.
35 euroko kostua izango du irteerak (bidaia + bazkaria). Izena eman nahi duenak <a href="mailto:elkartea@zingizango.com“>elkartea@zingizango.com helbidera mezu bat idatzi dezake.