Eusko Label aizkolari txapelketako kanporaketa jokatuko da bihar Zerainen
Bihar, 19:00etan, Eusko Label aizkolari txapelketako kanporaketa jokatuko da Zeraingo pilotalekuan. Hamabi aizkolarik parte hartuko dute: Xabier Dorronsorok, Xabier Zalduak, Aitor Urteagak, Iñaki Agirrek, Joxe Mari Esnaolak, Goizeder Beltzak, Aritz Goñik, Iban Resanok, Julen Kañamaresek, Asier Pellejerok, Iñaki Vazquezek eta Arkaitz Jauregik. Bi onenak hurrengo kanporaketara pasako dira.