Iturgaitzagako zeharbidea itxi egingo dute astelehenean, bi asterako
Lazkaoko herrigunean, Elosegi kalearen eta Lazkaoko saihesbidearen arteko bidea noranzko batean itxi egingo dute, astelehenean. Apirilaren 19ra arte, mojen komentu paretik ezingo da saihesbidera irten. Aldiz, saihesbidetik herrirantz sartu ahalko da. Iturgaitzaga aldeko urbanizatze lanetan, uraren eta elektrizitate harien hodiak sartzeko lubakiak egingo dituzte, errepidea gurutzatuta.