Ikusgarria izan da Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa. Tropelak eguneko azken mendatean harrapatu du Omar Fraile, eta azken kilometroetan talde batek egin du ihes, Samuel Sanchez, Contador eta Henao tartean. Lazkaotik Beasainera bidean erabaki da etapa, eta Richie Portek lortu du azkenean lehen postuan helmugaratzea.
Ikusgarria izan da Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa. Tropelak eguneko azken mendatean harrapatu du Omar Fraile, eta azken kilometroetan talde batek egin du ihes, Samuel Sanchez, Contador eta Henao tartean. Lazkaotik Beasainera bidean erabaki da etapa, eta Richie Portek lortu du azkenean lehen postuan helmugaratzea.
Azken kilometroetan eman dute berea sailkapen nagusian aurretik direnek. Olaberrian Fraile harrapatu ondoren, Sanchezek eman du kolpea, baina ez du ihes egitea lortu eta atzean jarri zaio Henao. Horrek egin beharrekoa egin du Sanchezek etapa ez irabazteko, eta harrapatu dituztenean, Portek jo du azken kolpea.
Lau segundoko aldea atera dio Portek Contadorri. Hirugarren Samuel Sanchez izan da. Henaok jarraitzen du lider sailkapen nagusian, eta Quintana eta Porte sei segundora ditu. Contador hamar segundora dago. Bihar Beasainen hasi eta amaitzen de erlojupekoan erabakiko da Itzulia.
Txirrindulariak Beasaingo herrigunean
Txirrindulariak Beasaingo herrigunean
Izagirre anaien peñakoak, Liernian
Izagirre anaien peñakoak, Liernian
Ion Izagirre, Liernian gora
Lasterketaren burua, Liernian gora
Ion Izagirre, Liernian gora
Tropela, Liernian gora
Lasterketaren burua, Seguran
Lasterketaren burua, Seguran
Richie Porte, helmugan sartzen
Helmugan
Tropela helmugan sartzen
Gorka Izagirre, helmugan
Richie Porte, garaipena ospatzen
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.