Beasaingo Ostadar dantza taldeak Euskal Herriko soinu tresnen erakusketa ireki du gaur. Ostadar dantza taldekoek urtean zehar egiten dituzten ekitaldietan pixkanaka-pixkanaka soinu-tresna ezberdinak txertatuz joan dira. Honekin, dantzari zein ikusleek euskal soinu tresna eta erritmo ezberdinak ezagutzea lortu da. Orain, instrumentu guztiak bildu eta erakusketa antolatu dute Igartza jauregian.
Ane Arrieta
Goierri

Duela lau urte Ostadarrekoek honen antzeko erakusketa bat antolatu bazuten ere, oraingo erakusketa osatuagoa da eta erakusketan egongo diren antolatzailek instrumentuen inguruko informazio gehiago emango dute. Gainera, norberak soinu tresnak ikusi, manipuatu eta entzuteko aukera ere emango da.
Erakusketa honako ordutegian egongo da zabalik:
Gaur: 18:30etik 20:00etara.
Bihar: 19:00etatik 20:30era.
Ostegunean: 19:30etik 21:00etara.
Larunbatean: 11:00etatik 13:30era.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.