Atzo Jubilatu Eguna ospatu zuten Gabiriako adinekoek. Mezan eta meza bukatutakoan Kantaka abesbatzak abestu zuen eta ondoren Korta jatetxera joan ziren bazkaltzera. Urteroko moduan, bi herritar omendu zituzten: Izar Aundi baserriko Maria Isabel Zumalakarregi eta Olalkiagako Juan Apaolaza.