Eustakio Mendizabal ‘Txikia’ oroituko dute Itsasondon
Egiari Zor elkarteak Eustakio Mendizabal Txikia zena oroitzeko ekitaldiak antolatu ditu, hil zuteneko 40. urteurrenean. Erakusketa herenegun zabaldu zuten, ludotekan. Egunero 18:00-21:00 tartean ikus daiteke, igandera arte. Mikel Zubimendik hitzaldia egingo du, gaur 19:00etan, ludotekan: 50 urteko borroka eta aurrera begira du izenburua.
Ostiralean, egitarauaren barruan, ipuin kontalaria izango da, ludotekan 17:30ean. Eta 19:30ean ekitaldia egingo dute, plazan. Bertsolariak, dantzariak eta txalapartariak izango dira. Jarraian elkarretaratzea egingo dute.