Belaustegi plazako arkupetan dago, lehen Foto Renedo izandako lokalean; lehen eskuko zein bigarren eskuko produktuak daude
Iruñeara egin zuten aurreneko saioa, eta orain, Gasteizera joan dira. Monozikloz Herrira! euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimenak, bigarren urratsa egin du asteburuan. Ordiziatik abiatuta, Jon Lekuona eta Beñat Otegi monozikloz joan dira Arabako hiribururaino. Otsailean Iruñeara egindako bidean baino eguraldi hobea izan dute, eta arazorik gabe egin ahal izan dute bidea. Ordiziakoahotsa.net webguneak, bidai hartako bideoa zabaldu du.
Zumarragako 11 bizilagunek ostalaritzari lotutako bi hilabeteko ikastaroa egin dute, zerbitzari izateko prestatu dira eta horietatik 10ek diploma jaso dute. Lanbidek emandako titulua da, eta hori da ikasleek gehien baloratu duten emaitzetako bat.
Duela hamar urte, aspaldian buruan bueltaka zuen ideia bati forma emanez, Idazle Eskola sortu zuen Tere Irastortza zaldibiarrak, Euskal Idazle Elkartearen babesean. Hamarkada honetan, 120 ikasletik gora izan dituzte; eta horietako batzuek, liburuak ere argitaratu dituzte gerora. Hala ere, idaztearekin eta hizkuntzarekin jolas egitea, eta irakurtzen ikastea dira bertako ikasleek atera dituzten ikasgaietako batzuk. Gorka Azkarate eta Maitane Legarreta dira ikasle horietako bi. Hirurak elkartu ditu GoiBerri aldizkariak, eta ostiraletik aurrera irakurri ahal izango da erreportaje osoa.