Igartza parkingean 110 aparkaleku eta autokarabanentzat gunea egingo dituzte
Beasaingo herritarrek egindako eskaerei erantzun emanez, Udalak Igartzako parkinga eraberrituko du. 110 ibilgailurentzat aparkalekuak jarriko ditu eta autokarabanentzat zerbitzu gune bat ere izango du erdialdean. Azken honetan, autokarabanek ur griska eta beltzak botatzeko aukera izango dute eta energia elektrikoa eta ura hartzeko aukera ere izango da, fitxa batzuk erabiliaz. LED motako argiteria jarriko dute eta uraren eta elektrizitatearen irteerak egongo dira. 300.000 euroko aurrekontua erabiliko da horretarako.
Lehiaketarako aterako dute proiektua eta, behin nori eman erabakitakoan, hilabete bat edo bitan egitea aurreikusten dute, uztail edo abuztu alderako, aurrekontu berria onartzen denaren arabera.