Ordiziatik Gasteizera monozikloan egindako bidaiko irudiak, bideoan
Iruñeara egin zuten aurreneko saioa, eta orain, Gasteizera joan dira. Monozikloz Herrira! euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimenak, bigarren urratsa egin du asteburuan. Ordiziatik abiatuta, Jon Lekuona eta Beñat Otegi monozikloz joan dira Arabako hiribururaino. Otsailean Iruñeara egindako bidean baino eguraldi hobea izan dute, eta arazorik gabe egin ahal izan dute bidea. Ordiziakoahotsa.net webguneak, bidai hartako bideoa zabaldu du.