Saharako presoei gutunak idazteko aukera Barrenan
Gaur, hilak 17, Preso politikoen Mundu Eguna da, eta horren harira, Askapenak eta Herrirak Saharako preso politikoei eskutitzak idazteko erabakia hartu dute. Barrena kultur etxean informazio mahai bat jarriko dute 17:00etatik 19:00etara, eta Saharako egoeraren berri emateaz gain, postalak ere banatuko dituzte.