Zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote Euri Albizu segurarrari
Espainiako Audientzia Nazionalak zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio Euri Albizu segurarrari. ETA kide bati lagundu izana leporatu dio. Sortuk salatu duenez, Albizuk eta bere abokatuak “espainiar Estatuarentzat lan zikina” egiten duten hedabideen bidez izan dute epaiaren berri. Konponbide garaia da! lemapean kontzentrazioa deitu du ostiralerako. Plazan egingo da, 20:00etan.