El Salvadorren kontra 22na berdindu du Ampo Ordiziak, eta lau jokalarik min hartu dute
Ez batentzat, ez bestearentzat. Ampo Ordiziak eta El Salvador taldeak 22na berdindu zuten joan den larunbatean Altamiran, eta partida jokatu aurretik bezalaxe geratu dira gauzak sailkapenean. Bi taldeek bina puntu lortuta, bi punturen aldearekin laugarren segitzen duten goierritarrek 65 punturekin, eta 63 dituzte Valladolidekoek. Azken jardunaldian jakingo da, beraz, zeinek bukatuko duen laugarren postuan liga erregularra.

Larunbatean emozioz betetako partida batekin gozatu ahal izan zuten Altamiran izan zirenek. Bi taldeak serio aritu ziren jokoan, eta horren erakusgarri da azken emaitza. Irabazten hasi arren, galtzen amaitu zuen lehen zatia etxeko taldeak (6-12), eta bukaeran, 75. minutuan, Ordiziak puntuak esku-eskura zituela, berdinketa lortu zuen El Salvadorrek.
Ordiziako hainbat jokalariren lesioek partida baldintzatu zutela ez da ukatzerik. Simpsonek eta Huxfordek ezin izan zuten jokatu, Joanes Aierbe kapitainak zelaia utzi zuen 20. minutuan min hartuta, eta lehen zatiaren bukaeran Sillsek min handia hartu zuen orkatil batean, eta litekeena da aurten gehiago ez jokatzea. Horrez gain, Marshall ez zelaira atera bigarren zatian, eta Puyadenak ere min hartuta utzi zuen berdegunea. Lesio gehiegi aukeran.
Galizian bukatuko du liga
Sailkapena estu-estu dagoela jokatuko du Ampo Ordiziak liga erregularreko azken partida, Galizian, Universidade de Vigoren aurka. Partida gogorra izatea espero da, eta Ordiziari irabaztea komeni zaio, laugarren bukatu eta play off-a etxean jokatzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.