Lazkao Txiki gogoratu dute, hil zeneko 20. urtemugan
Duela 20 urte hil zen Joxe Migel Iztueta 'Lazkao Txiki'. Harrezkero, urtero egin diote omenaldia Lazkaon, bere jaioterrian. Aurten ere, haren omenezko bertso-afaria eta ekitaldi herrikoia antolatu dituzte. Besteak beste, herriko dantzariek, musikariek eta bertso eskolako ikasleek parte hartu dute ikuskizunean.













