'Loreak errepidean' pelikula filmatzen ari dira Jaso enpresan
Loreak errepidean pelikularako eszenak filmatzen ari dira Idiazabalgo Jaso enpresan. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren film honen ardatzak komunikazioa eta oroimena dira. Lau dira aktore nagusiak: Nagore Aranburu, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Itziar Aizpuru. Bengoetxea Idiazabalen egon da gaur goizean eta iluntzean, berriz, Aranbururen txanda izango da. Maiatzaren 4an Zumarragara joango dira, bertako autobidean beste eszena bat filmatzera.













