Gatazkaren samina jorratuko dute gaur GALen eta ETAren bi biktimak
Gerriko elkarteak Euskal Herria bizi da lelopean garatu duen hitzaldi zikloa gaur bukatuko da. Gatazkaren bi biktimak hitz egingo dute: Pili Zabalak (GALek hil eta desagerrarazi zuen Joxi Zabala ustezko etakidearen arreba) eta Maixabel Lasa (ETAk hil zuen Juan Mari Jauregi PSE-EEko kidearen alarguna). Biktimen (sa)mina, bizi berri baten sormina? jarri diote izenburua. Solasaldia 18:30ean hasiko da, Gerrikon.