Santa Fe kalea itxita dago zirkulazioarentzat
Zaldibiako Santa Fe kalea astelehenetik itxita dago autoentzat. Zorua aldatzeko lanak hasi ditu udalak, Santa Fe 19tik 47ra. Astelehenera arte egongo da zirkulazioarentzat itxita. Eremu horretako garajeetara ere ezingo da sartu.