«Amets bat? Arzallus»
Gaur egun Hendaian (Lapurdi) bizi da Aitzol Barandiaran (Ataun, 1986), eta Euskadi Irratian ari da lanean. Baina, agian, bertsolari bezala da ezagunagoa. Iaz furgoneta zahar batean Afrika zeharkatu zuen bi lagunekin batera.
‘Afrikaren deia’ sentitzen al da?
Afrikarena ez dakit… Norbere barruko ahotsari entzutea da kontua. Eta nirea ez da isiltzen.
Nori egingo zenioke elkarrizketa bat?
Eduardo Galeanori.
Bertsolari bat.
Joxe Munduate.
Zaletasun bat.
Ordenagailuan bakarrizketak bata bestearen atzetik ikusiz orduak eman ditzaket.
Liburu bat.
Koldo Izagirreren Nik ere germinal! egin gura nuen aldarri.
Musika talde bat.
Willis Drummond.
Abesti bat.
Sols el poble salva el poble, Kop taldearena.
Janari bat.
Sukaldea itxita dagoenean ez da txarra barrako azken pintxoa.
Edari bat.
Zuritoa gasarekin.
Oporretarako leku bat.
Ez dut uste urruti joan beharrik dagoenik. Otsagi, adibidez.
Amets bat.
Arzallus. Kontutan hartzeko ahotsa da berea, eta ez bertsotan ari denean soilik.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Donostiako Bulebarreko Askegunean herri-harresia egin zutenekoa. Aspaldi ikusi dudan adierazpiderik ederrena izan zen.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Aurtengoa. Kontua da, hitza eman niola sekretua gordetzeko kapaza izango nintzela.
Gorroto duzuna.
Euskararekiko zabarkeria eta errespeturik eza.
Goierriko txoko bat.
Oidui. Ataun ez daukat saltzeko…
Herriko alkate bazina…
Lagun dezente galduko nituzke.