Geltokia gaztetxe bihurtuta
Urolako trenbidea 1926ko otsailaren 22an inauguratu zuen Alfontso XIII. Espainiako erregeak. Trenbide sare hark Zumarraga eta Urretxu Zumaiarekin lotzen zituen 34,4 kilometro luze zen ibilbidean.
Espainia osoko lehenengo linea elektrikoa izan zen, eta Euskal Y-a baino lehen, eraiki zen azkeneko trenbidea sarea. Trenak 1988ko otsailaren 2an egin zuen azkeneko bidaia, eta betiko itxi zuten.
Argazkian, Urolako trenak Urretxun zuen geltokietako baten inaugurazio ekitaldia ikusi daiteke, 1926an. Egun, eraikin hori gaztetxe bihurtuta dago, eta bi herrietako gazte askoren proiektuen habia da. Trenbidea zegoen lekuan, aldiz, bidegorria dago gaur.