Lazkaomendin pailazo emanaldia tokiz aldatu dute
Potxin eta Patxin pailazoek Lazkaomendin ikuskizuna egingo dute haurrentzat, bihar, auzoko festen hasieran. Egitarauan esaten duen tokian (eskoletan), ordea, ez dira ariko, Itxurrene tabernaren aurrean baizik. 17:00etan hasiko da ikuskizuna.
Igandean, berriz, Xabier Zeberio eta Jexuxmari Irazu ariko dira bertsotan.