Maizpiden hitano kurtsoa emango dute, doan
Hika eta noka ikasteko hitano kurtsoa antolatu du Maizpide euskaltegiak. Asteazkenean, maiatzak 8, hasiko da, eta ekainaren 19an bukatu. Asteazkenetan 19:00etatik 20:00etara dira eskolak, euskaltegiko musika-gelan. Doan da. B2 euskara maila behar da. Izena euskaltegian eman liteke (Aitzol, 943 88 92 31). Bestela, asteartean 19:00etan egingo duten bilerara agertu behar da.