Gazta Egun arrakastatsua
Eguraldi ona lagun, jende asko bildu zen atzo Idiazabalen Gazta Egunaz gozatzeko asmoz. Gazta dastatzeko eta artzainak lanean ikusteko aukera egon zen. Gainera, Luis Mintegi artzain idiazabaldarrak omenaldia jaso zuen. Gazta lehiaketari dagokionez, Goiburu idiazabaldarrak irabazi zuen. Posturik ederrenari saria ere herrian gelditu zen: Aranburutarrek irabazi zuten. Ostiralean, berriz, mami txapelketa jokatu zen. Lydia Aldasorok irabazi zuen.