Dhuna taldearen kontzertua atzeratu egin dute, Maizpiden
Lazkaoko Maizpide euskaltegiak herrian barrena itsatsi dituen karteletan dio gaur gauean izango dela Dhuna talde goierritarraren kontzertua, euskaltegian. Ez da hala. Atzeratu egin dute, oraingoz egun jakinik ipini gabe. Beasaingo festak direla eta, beste egun baterako utzi dute musika emanaldia. Gaur 21:00etan zen hastekoa.