Caja Rural taldeko Miguel Angel Benitok irabazi du Loinatz txirrindulari proba
Caja Rural taldeko Miguel Angel Benitok irabazi du gaur goizean Beasainen jokatu den Loinatz proba. 23 urte azpiko txirrindulariek parte hartu dute. Helmugan bigarrena Seguros Bilbao taldeko Hector Saez izan da eta hirugarrena Cajar Ruraleko Francisco Javier Medina. Mendiko sailkapena Saezek irabazi du, tarteko helmugena Seguros Bilbaoko Bernardo Ayusok eta taldekakoa Caja Ruralek. Txirrindulariek 122 kilometro osatu dituzte, euria lagun, eta bidean bost mendate igo dituzte: Eitzaga, Liernia, Atagoiti, Liernia berriro eta Olaberria. Gaur Beasainen irabazi duen Benitok jarraitzen du Lehendakari txapelketan lider.













