Mozorroak eta sukaldaritza lehiaketa Loinatz jaietan
Mozorro Eguna ospatzen ari dira gaur beasaindarrak. Kuadrillak eta familiak mozorrotuta atera dira kalera. Gainera, plaza azpian elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa egin dute. Hamar elkartek parte hartu dute. Barazki menestra eta bakailao kokotxak txirlekin kozinatu dituzte. Menestra onena Larrañaga elkartekoek egin dute, kokotxa onenei saria Aitzgorri elkartekoek irabazi dute eta sailkapen nagusia Larrañagakoek irabazi dute. Bigarren Usurbekoak izan dira eta hirugarren Arranokoak. 16:00etan gazteen arteko xake txapelketa jokatuko da eta 23:00etan Ezten Giro taldeak joko du Bideluze plazan.





















